Rosalind Franklin (roverra)

Rosalind Franklin
Ibilgailuaren prototipoa, Ingalaterrako Hatfield udalerrian.
ErakundeaESA eta Roskosmos
Enpresa nagusiakRoskosmos, Astrium eta Airbus
Misio motaMarteren ikerkuntza
Jaurtiketa data2022ko abuztua-urria
Jaurtiketa ibilgailuaProton-M
Misio iraupena7 hilabete inguru
WebguneaExoMars
Masa310 kg

Rosalind Franklin[1] —lehenago ExoMars roverra izenez ezaguna— Marte esploratzeko asmoarekin egin duten astromobil edo rover bat da. Europako Espazio Agentziak eta Errusiako Espazio Agentzia Federalak elkarlanean darabilten ExoMars misioaren barnean dago. 2020ko uztailean Marterantz jaurtitzea zen asmoa;[2] gero, 2022. urtera atzeratu zuten proiektua.[3][4]

Gaurko egungo egitasmoaren arabera, errusiar anezka eta jaitsiera moduluak ibilgailua Marteren gainazalean ipiniko du. Behin gainazalean onik eta seguru dagoela, eguzki-energiaz dabilen ibilgailuak Marten sei hilabete iraungo lituzke, bizi arrastoen bila. 2016tik Marte orbitatzen duen ExoMars Trace Gas Orbiter sateliteak Rosalind Franklin ibilgailuak bidalitako datuak Lurrera igorriko lituzke.

Izena Rosalind Franklin kimikari eta DNA ikertzailearen omenez jarri zioten.

  1. (Ingelesez) Amos, Jonathan. (2019-02-07). «Mars rover named after Rosalind Franklin» BBC News (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  2. (Ingelesez) «Second ExoMars mission moves to next launch opportunity in 2020» www.esa.int (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  3. (Ingelesez) «ExoMars to take off for the Red Planet in 2022» www.esa.int (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  4. «Spaceflight Now | Breaking News | Facing funding gap, ExoMars rover is on schedule for now» spaceflightnow.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy